Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten. 90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.
40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira?
Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.Galder Perez eta Ane Zabala dira antzezlaneko aktoreak.
Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietako bigarren antzezlan hau martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeixen.
Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Adarretatik zintzilik antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.