Blog bat ere martxan jarri dute, egitasmoan parte hartzen dutenen bizipenak jasotzeko: Egian euskaraz
Zortzi astez, martxoaren 12a arte, eguneroko bizitza euskaraz egingo dute hainbat eragilek auzoan. Egia Bizirik auzo elkarteak eta Trebeska dantza taldeak “Iraultza txikia” izango dela esan dute auzo elkarteko lagunek; “hankak ez ezik, mingaina ere dantzan jartzeko unea” dela aurreratu dute Trebeskakoek. “Hitzetatik ekintzetara? igaro behar dela berretsi dute, azken finean.
Honako eragileek hartuko dute parte, astez aste: eskubaloi taldeak, haurguneak, haur txokoak, gaztelekuak, Lauaizetak, Sibiliak, Urzaleak, Tabakalerak, musika eskolak, Sortuk, Aitor ikastolak, Latxagak, Maria Reina ikastetxeak eta norbanakoek.
Martxoaren 12an, Egia Euskaraz Eguna ospatuko dute, eta bizitzako esperientziak partekatzeko eta balorazioa egiteko unea izango da.