Duintasun bideak

“Hizkuntza-eskubideen urraketak gainditzeko bidea ekitea da”

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Duintasun bideak bildumako lan berri bat egin du, Gogoan

izan goiburua duena. Oraingoan, Alzheimer gaitza duen pertsona batek euskaraz bizitzeko

duen nahia eta determinazioa ditu ardatz dokumentalak. Duen gaitza dela eta jaso behar

duen tratamendu bat erdaraz jasotzea proposatzen diotenean, Maixus Rekaldek argi ikusten

du hori ere euskaraz jaso nahi duela eta tinko egiten du horren alde, hori lortzen duen arte.

Behatokia izan du bidaia horretan bidelagun.

“Argi adierazten du adibide honek injustiziaren bidean errebelatzen den herritarrak, aurkitzen

dituen oztopoen aurrean amore eman gabe, nahi duen hori, eskubidezkoa duen hori lortu

egiten duela”, Garbiñe Petriati, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendariaren ustez. Bide

hori batera egitearen garrantzia ere nabarmendu du. Izan ere, “hizkuntza arazoa ez da

indibiduala bakarrik, kolektiboa ere bada eta ondorioz, kolektiboak eman behar dio

erantzuna”, esan du.

“Hizkuntza-eskubideen urraketa jasaten duenean, nahigabea, amorrua, inpotentzia…

bizitzen ditu herritarrak, baina, euskaraz bizitzeko duten nahia horren guztiaren gainetik

dago. Pertsona hauek euskarak egiten ditu direna. Euskarak egiten du Maixux. Euskararik

gabe ez da bera”.

Euskaraz bizi nahi duten pertsonek bi aukera dauzkate, egoera bere horretan irenstea edo

errebelatzea. Bigarrenaren aldeko hautua egiten duena saiatzen da konponbidea bilatzen.

Eta jarrera hori hartzen duten herritarrek Behatokia bere ondoan izango dutela nabarmendu

du Petriatik; izan ere, euskaraz bizitzeko nahia horretarako urratsa ematen denean betetzen

da. Behatokiaren ustez, horrelako jarrerak beharrezkoak dira, izan ere, “horrelako jarrerek

ekarriko dute aldaketa”.

2015eko azaroaren 10a

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide