Igandera arte eska dezakezue Errigora saskia

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Errigorako saskia eskatzeko epea datorren igandean, azaroak 8, amaituko da.

Oraindik eskaera egin ez duenak, honako salmenta puntuetan eskatu dezake:

- Maxixatzen.eus atarian galdetegi hau beteta.

- azkoitia@errigora.eus helbidera idatzita.

- AEKn

- Oreka bioelkartearen dendan.

- Elurre kafetegian.

Errigorak Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen du 50 euroren truke. 

Saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Produktuak eta ekoizleak: 

  • Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Olio birjina estra botila 0,5l (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  • Orburuak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Potxak (La Churta edo Maria Jesus)
  • Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis)
  • Mahats zukua (Ekolo)
  • Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario)
  • Pikillo piper ontzi txikia 228ml (Iturri)
  • Pikillo piper ontzi handia 425ml (El Escolar edo Meleta)
  • Zainzuriak (Iturri)
  • Melokotoi marmelada (Pedro Luis)
  • Pikillo piper untapana (Almanaque)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide