Sudoku Killer Caterina Palazzi kontrabaxu jotzailea buru duen taldea da. Bihar, asteartea, Matadeixen eskainiko dute kontzertua, aurtengo Bebarruko Jardunetako lehen kontzertua.
2007an sortu zen Erroman (Italia) eta taldeko kide guztiak estilo desberdinetan ibilitakoak dira, jazz-a, rock-a edo musika esperimentala, hala nola. Europaz zein Asian zehar 500 kontzertutik gora eman dituzte; 2010. urtean, Caterina Palazzik Italiako konposatzaile onenaren saria jaso zuen Sudoku Killer taldearen lehen bildumagatik.
Lehen diskoaren arrakastaren ondoren, Infanticide bigarren bilduma argitaratu zuten. Disko horrek post-rock atmosferak, psikodelia eta iluntasuna nahasten zituen. 2018an oraindik eta ilunago eta heavyagoa den hirugarren diskoa atera zuten. Azken disko horren konposizio bakoitza Disneyren filmeetako pertsonaia gaiztoetan oinarriturik dago.