Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko uzt. 14a, 07:54

Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da batzarra, 19:30ean hasita. 2019ko jardunaren errepasoa nahiz etorkizunerako erronkak izango dituzte hizketarako gai. Marea Urdina ziurtagiria jasoko dute hiru elkartek eta erakundek. Beharrekoa izango da maskara eramatea.

Marea Urdina elkarteak batzar irekia egingo du ostegunean, uztailak 16, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 19:30ean hasita, hainbat gai landuko dute:

  • 2019an egindako ekintzak
  • 2019ko ekonomia balantzea
  • Etorkizunerako erronkak
  • Norberak dakarrena

Urtean zehar inklusioaren alde lan egin duten bailarako elkarteei Marea Urdina ziurtagiria emateko ere aprobetxatuko da batzarra. Hain zuzen ere, Azkoitiko Kotxe Klasikoak taldeak, Caixa Azkoitiak eta Zezen Beltz elkarteak jasoko dute aitortza.

Bilerara joateko inor ezagutzen baduzue, egin hari ere gonbidapena, bilera irekia izango baita. Denak izango dira ongietorriak, denok baikara Marea Urdina.

Bilera aurrez aurre egingo denez, beharrekoa izango da musukoa eramatea; beharrezkoak diren babes neurri guztiak hartuko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide