Bertan behera utzi du Marea Urdinak asanblada irekia

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko mar. 12a, 15:42

Osasun Sailak hartu dituen azken erabakiak eta eman dizkiguten gomendioak kontutan izanda, gaur arratsaldeko Marea Urdinaren asanblada bertan behera uztea erabaki dugu.

Bilera honetara etorriko diren gehientsuenek beren familietan mendekotasuna duten senideren bat dutenez, derrigorrezkoa ez den arrisku egoera bat ekiditea erabaki dugu aho batez.

Egoera baretzen denean data berria adostu eta publiko egingo dugu.

Barkatu eragozpenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide