Marea Urdina, etorkizuneko irakasleak sentsibilizatzen

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Zientzien Fakultatean (HUHEZI) etorkizuneko irakasle izateko ikasten ari diren ikasleekin bildu gara aste honetan.

Marea Urdinako guraso eta senitartekoekin hitz egin nahi izan dute irakaslegaiek, gure umeekin ikastetxeetan izan ditugun beharrez jabetzeko eta etorkizunean beraiek lan munduan murgiltzen direnean aniztasun funtzionala izango duten ume horiei arreta egokiagoa emateko.

Gora zuek! Zuek ere URDINAK zarete!

Sentsibilizazioa eta ezagutza dira bidea eta horretan jarraituko dugu, gizartearen esparru guztietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide