Apustua

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Apustua egin dute,

apustu zakarra.

Zezen plazari

bostehun bira eman

baietz eta ezetz.

Ahalegin izugarria

egin behar dute,

baina ez dute

horretaz pentsatzen.

Irabazteaz bakarrik

pentsatzen dute.

Hasi dira lanean.

Nekatuta daude.

Jada oso nekatuta daude.

Asko moteldu dira.

Amaitu nahi dute.

Amaitu nahi dute,

baina ezin dute.

Bat

erori egin da.

Zorabiatuta dago.

Bestea

etzanda dago

arnasa bueltatu ezinik.

Lurjota daude.

Irabazi nahi horrekin

beraien burua

arriskuan jarri dute,

arrisku bizian!

Merezi al du?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide