Denen aurrean
ondo geratu beharrak
erabakiak hartzeko
ahalmena ezabatzen dit.
Gaur
gauza bat
esango dut.
Bihar
beste bat.
Beti zalantzan.
Beti erabakia hartu ezinik.
Neure erabakiak hartzen
ikasi behar dut,
besteek esango dutenari
begira egon gabe.
Neure erabakiak izango dira,
momentuan egokienak.
Neure erabakiak izango dira,
ez beste inorenak.