Ikasketa

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Nire ingurura begiratu

eta batere begiko ez dudan jendea

aurkitzen dut batzuetan.

Zoritxarrez horrela da.

Ezin da dena zoragarria izan.

Pertsona horiek nire ondoan egoteak

zerbait ikasteko balio izan dit:

haiek bezalakoa ez izateko

balio dit.

Sekula ez nuke

haiek bezalakoa izan nahi,

eta ikusten ditudan bakoitzean

nire nahia berretsi egiten da.

Nolakoak diren

erakutsi didate,

eta nik

ikusi eta ikasi

egin dut.

Denengandik

ikasten da zerbait,

nahiz eta zerbait hori

ezatsegina izan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide