Ukapena

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko ots. 25a, 12:09

Arazoa ukatzeak

ez du esan nahi

arazoak hor

jarraitzen ez duenik.

Arazoa hor dago,

hor egoterik nahi ez arren.

Arazoa ukatzen

jarraitzen dut,

arazoak hor

jarraitzen duen arren.

Zergatik jarraitzen dut

arazoa ukatzen?

Aurre egiteak ekarri ahal dizkidan

aldaketengatik agian?

Aurre egiteari diodan

beldurragatik agian?

Arazoa ukatzen

jarraitzen dut,

arazoak hor

jarraitzen duen arren.

Arazoa ukatzen dut,

arazoa daukadan arren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide