Min handia ematen didana,
baina hor dago.
Askotan dago hor.
Neurearekin konformatu beharrean,
daukadana baloratu beharrean,
gehiago nahi dut.
Handikeriz mozkortuta
bizi naiz.
Baina mozkorraldi horretatik
esnatzen naizenean
konturatuko naiz
inbidia horrek
ez duela ezertarako balio;
ingurura begiratuz
bilatuko dudala
nahi dudan
guztia,
behar dudan
guztia,
nahikoa,
guztia.