Halabeharra

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Nire ahizpa

udako oporrak

igarotzera joan da

bere lagunekin.

Txirrinduan dihoala

txakur bat

pare-parera atera,

eta bete-betean jo du.

Ziplo erori da lurrera.

Ezin da mugitu.

Berehala eraman dute erietxera,

eta segituan operatu.

Ahalegin guztiak egin dizkiote

bere bizkarrezur txikitua zuzentzeko,

baina ezin.

Gurpilezko aulkian jarraitu beharko du

bere bizitza.

Hamalau urte ditu.

Bapatean,

halabeharrez,

nahi gabe,

bizitza berri baten atarian gelditu da.

Ezin da zuzendu.

Ezin gara zuzendu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide