Ezabatuta

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko ots. 4a, 11:04

Bizitza osoa daramat

zure ondoan.

Sekula ez nauzu

kontuan hartu.

Beti zuk nahi duzuna

egin duzu,

nik esandakoari

kasu zipitzik

egin gabe.

Ezabatu,

arbuiatu,

gutxietsi

egin nauzu etengabe.

Lanak egiteko

eta larrua jotzeko

bakarrik erabili nauzu.

Bai,

erabilia sentitu naiz.

Guztiz maneiatua.

Trapu zaharrez estalitako

panpin zarpail baten gisa

tratatu nauzu,

zure menpeko

jostailu zahar baten gisa

tratatu nauzu.

Baina konturatu naiz,

azkenean

konturatu naiz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide