Hutsunea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Bizitza osoa

elkarrekin,

zahar-zahar eginez.

Heriotzaren aurrean

prest gaude.

Heriotzak

zu lehenago

eraman zaitu,

ni hemen utziz.

Eta orain,

zer?

Nola jasan

zuk utzitako hutsunea?

Heriotzaren aurrean

prest nengoen, bai,

baina ez nago

zuk utzitako hutsuneari

aurre egiteko prest,

ezin dut;

zure falta igartzen dut.

Badakit laster

zure ondora

bueltatuko naizela,

laster,

baina bien bitartean

hemen jarraituko dut,

zu gogoratuz,

zu oroituz;

zure falta igartzen dut.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide