Begiradak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko abe. 14a, 08:00

Zuri begiratzea atsegin dut,

baita zuk niri begiratzea ere.

Biok bakarrik egon

nahiz beste batzurekin egon,

ezin dut zuri begiratu gabe egon,

begiak joaten zaizkit,

ezin dut ekidin.

 

Zuri ere berdina gertatzen zaizula

esaten didazunean,

gustura sentitzen naiz,

atsegin dut

zuk niri begiratzea.

Nire begi hauekin

gauza eder ugari ikusteko

aukera izaten dut egunero,

baina ez izan zalantzarik

gauza eder guztien artean

zu zarela erakargarriena;

nire begien distira zara,

nire bihotzaren kemena zara,

nire gorputzaren nahia zara.

 Luzaroan elkarri begira jarraitu dezagun!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide