Kaltea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko aza. 18a, 09:56

Zenbat alferrikako

traste ditudan...

Ezin ditut

kontatu ere egin!

Eskuratu arteko

onik ez,

eta gero

ezertarako ez,

alfer-alferrik!

Amaitezinezko

kontsumismoan

barneratuta nago;

kontsumismo ustelaren

parte naiz.

Konturatu gabe,

bete-betean

xurgatu nau.

Kateatuta nago.

Aurrera begira

kaltea bakarrik

ekarriko didan arren,

ez dut

begiratu ere egin nahi.

Begiratu gabe

ezin ikusi!

Oso sinplea naiz!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide