Egunerokotasunak
gastatu egin gaitu,
eta ezin dugu
elkar eraman.
Berandu baino lehen
bereizteko ordua
iritsi zaigu,
bakoitzak bere bidea
egiteko unea heldu zaigu,
mugara heldu gara.
Hobe horrela!
Bestela,
elkar ikusi ezinik
bukatuko dugu.
Ez dugu merezi.