Egunak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urr. 14a, 11:09

Argazkia: phsoo

Gaueko hamabiak dira.

Eguna amaitu da.

Egun hau

amaitu da,

beste egun bat

hasteko.

 

Amaitutako egun hau

bakarra izan da.

Ez da

sekula errepikatuko.

Egunaren amaieran

konturatu naiz,

gaur

esaten dugun hori,

ez dela

berriz itzuliko,

egun guztiak

bakarrak direla.

Bizitzako

egun guztiak,

egun desberdinak,

egun bereziak,

egun errepikaezinak,

egun bakarrak dira.

Jabetzen al gara horretaz?

Egun bakar gisa

gozatzen al ditugu egunak?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide