Umea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko ira. 23a, 15:59

Argazkia: masahironakano

Gaur goizean

erregearen umea

jaio da.

Denok entzun dugu

erregearen umea

jaio dela.

 

Erregearen umea

izango da, bai,

erregearena, bai,

baina,

beste jaio berri guztien

modukoa da.

Berdin-berdina.

Ume txikia.

Ume makala.

Ume indargea.

Babestu beharrekoa.

Umea da...

besterik gabe...

umea,

umea.

Ume txikia.

Ume makala.

Ume indargea.

Babestu beharrekoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide