Iraganean kateatu gabe,
berriz hasi.
Orain arte
sinestuta nengoen
hautatutako bidea zela
nire aukera bakarra,
nire aukera onena.
Orain
bide berri asko
ikusten ditut.
Zein baino zein
interesgarriagoak.
Horietan zehar
burutu nahi dut
nire ibilaldi partikularra.
Aurkikuntza berriak egin,
zirrara berriak sentitu,
bizitza berri bati ekin.
Azken batean,
aldatu beharrekoa aldatu.
Besterik gabe.