Bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Argazkia: photocase

Zu ikusten zaitudanean

sentitzen dudan

deskribaezinezko zurrunbilo hau,

zu ikusten zaitudanean

sentitzen dut bakarrik.

 

Zu zara

nire barrua

era horretan

aztoratzeko gai den bakarra,

zu zara

nire gorputza

era horretan

astintzeko gai den bakarra,

zu zara

nire sentimendu guztiak

era horretan

azaleratzeko gai den bakarra,

zu zara

nire nahi ezkutuenak

era horretan

pizteko gai den bakarra,

zu zara bakarra,

bakarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide