Pertsona hauetariko batzuk
nire bizitzan sartu
eta igaro egin dira,
besterik gabe igaro,
beste batzuk
nire bizitzan sartu
eta igaro egin diren arren,
betirako markatuta utzi naute,
betirako geratu dira nire bihotzean.
Momentu honetan
nire alboan ez dauden arren,
harremanak doi-doiak diren arren,
momentu honetan
nire alboan dauden batzuk baino
bereziagoak direla
aitortu beharrean nago.
Sekula ez dut ahaztuko
eurek irakatsitako erakutsia,
eurek utzitako hutsunea betetzea ere zail askoa,
marka sakona benetan.
Eurekin jarduteko aukera izan dut behintzat.
Horrekin geratzen naiz.
Horrekin geratu behar.