Eskalea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko eka. 17a, 10:59

Argazkia: Ikasbil.

Munduko bazter guztietan

ezagutzen zuten,

oso ospetsua izan da;

 

garai batean

herrialde osoak

erosteko baino

diru gehiago irabazitakoa,

nahi bezala ibilitakoa,

baina grina txar ugariren jabea.

Grina txar guzti horietan

joan zaio pilatutako ondasun guztia.

Ezeri begiratu gabe

dena ahitu du.

Ospearen zamak

irentsi du.

Birrinduta geratu da.

Kale gorrian bizi da

lagunik gabe,

aintzarik gabe.

Eguneroko bere lana

kale kantoian jarri

eta dirua eskatzea da,

eskalea da.

Pentsatzen jartzen denean

negar egiten du,

negarraldi luzeak egiten ditu,

eta erantzunik gabeko bi galdera

bururatzen zaizkio beti:

Nolatan amaitu dut hemen?

Nire amaiera al da?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide