Nahigabea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Askotan esan didazu

maite nauzula,

baina badakizu

nik ez zaitudala

zuk nahi bezala maite.

Ni gehiago

ez ikustea

erabaki duzu,

zuretzat kaltegarria delakoan.

Nik zure erabakia

errespetatuko dut.

Ez dut inorentzat

kaltegarria izan nahi,

ez dizut minik eman nahi.

Zure nahia

nire nahigabea da,

nire nahia

zure nahigabea da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide