Ikasle fina

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko mai. 21a, 12:48

Irakasle bezala

joan naiz

eta ikasle bezala

atera naiz.

Hain ume txikiek

hain egia handiak

esaten dituztela jabeturik,

harrituta geratu naiz.

Ni eurei

zerbait  erakusteko

asmoarekin joan

eta eurek niri

inoiz ahaztuko ez dudan

irakasgaia eman.

Txiki-txikia sentitu naiz.

Euren txikitasunean

zenbat gauza erakusteko

gai diren jabeturik,

alai sentitu naiz.

Nire barruko ume txikia

kanpora ateratzeko lotsa

gainetik kendu

eta handi-handia sentitu naiz;

zerbait desberdina

ikasteko gai den

ikasle fina,

zerbait desberdina

erakusteko gai den

ikasle fina.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide