Zure erabakiak dira,
ez nireak,
ez ditut zertan onartu.
Zure erabakiak diren momentutik
errespetatu egingo ditut,
baina ados egon ezik
ez ditut onartuko,
zuk nireak onartzeko
beharrizanik ez duzun bezalaxe.
Ez dut zure erabakien
menpe zertan bizi,
neure erabakien menpe
bizi beharra ere
sarritan neketsuegi.