Besteak gustura utziz
neu ere gauzatuta sentituko nintzela
sinestarazi nahi izan diot
neure buruari.
Momentu batzuetan
gustura sentitu naiz bai,
baina beste askotan ez.
Besteen nahiak betetzen lagundu,
baina neure nahiak
betetzen hasten naizenean,
hau kausitzen
ausartzen naizenean,
gauzatuta sentituko naiz,
gustura biziko naiz.