Irribarre horrekin
gauza asko estali nahi ditu:
ezbaiak,
beldurrak,
tristurak...
Besteen aurrean
zoriontsu dela islatu nahi du,
ez du penarik eman nahi,
baina ez da horrela.
Bere barruko atsekabe guztia
ez da azaleko irribarrea
bezain ezaguna,
baina hor dago.
Bere kanpoko irudia baino
ez dugu ezagutzen.
Berak bizitza honetarako
zituen amets guztiak
uxatu egin zaizkiola sentitzen du,
baina ez ditu sentimendu horiek
sekula adierazten,
gorde egiten ditu,
irribarre egiten du.
Oker dago.
Bizitza oso luzea da.
Bizitza oso aberatsa da.
Bizitzak
etengabeko ametsak
burutzeko
etengabeko aukerak
ematen dizkigu.
Egunen batean
konturatuko da.
Ziur nago
hauetariko egunen batean
konturatuko dela.
Orduan
bere barruak
irribarre egingo du.
Denen aurrean
irribarre egingo du.
Benetako irribarrea.
Oso irribarre polita.