Maite Arrate-57: Maizterrak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Maizterrak

 

 

 

            Mundu honen

            jaun eta jabe garela

            uste dugun arren,

            mundu honetako

            maizter garela

            gogoratu behar dugu.

            Maizter garen momentutik,

            hartutakoa

            jaso bezala itzultzea

            da gure egitekoa.

            Egin ditugunak eginda,

            egitekoa egiterik bai?

            Ezinezkoa dirudi!

            Ezinezkoa da!

            Eta orain,

            zer?

Maite Arrate

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide