Maite Arrate-56: Ustelkeria

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

 

 

Ustelkeria

 

 

 

 

 

            Gure gizartean

            ustelkeria nagusi den honetan,

            burutu dituzten ekintza guztien ondoren

            beraien burua salbatzeagatik

            egiten dituztenak ikustea

            harrigarria suertatzen zait.

            Gure gizartea

            den bezalakoa delako,

            zaila egiten zait

            ustelkeria hori

            oharkabean egindakoa dela sinestea.

            Barregarria dirudi.

            Ezinezkoa dirudi.

            Salbuespenak egon daitezke,

            noski,

            baina...

            ezinezkoa dirudi!

 

Maite Arrate

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide