Maite Arrate-50: Kisketa

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko ots. 2a, 10:03

Maite Arrate: Kisketa

 

Mesedez,

            zabaldu kisketa.

            Urteak igaro dira

            zure bihotzeko kisketa

            itxi zenuenetik.

            Mila arrazoi desberdinengatik

            erlazio batek porrot egiteak,

            ez du esan nahi

            beste erlazio guztiek ere

            porrot egin behar dutenik,

            zuk horrela pentsatu arren.

            Pentsamendu hau

            barne-barneraino

            barneratuta duzun arren,

            saiatu egin nahi dut.

            Ez dela erraza izango jakin arren,

            ez dut etsi nahi.

            Nire helburua

            zu hobeto ezagutzea da,

            besterik gabe.

            Gustuko zaitut,

            besterik gabe.

            Eskuaz eragindakoan

            zure sarraila txikiko xafla itxia

            ireki nahi dut.

            Merezi duzu.

            Merezi dut.

            Beste aukera bat

            merezi dugu.

            Utziko?

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide