Maite Arrate-48: Bizirautea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urt. 19a, 10:21

Bizirautea helburu

 

 

Askok bizirautea lortu dugu,

 politikoen gogoz kontra bada ere.

Tristea bezain sinesgarria.

Zikina bezain gaitzesgarria.

Gauza bat esan

eta beste bat egiten duten

politikoen aurka,

gauza gutxi egin dezakegun arren,

ez gaituzte menperatu.

Laguntza guztiak kendu dizkiguten arren,

ez gaituzte ondoratu.

Ondora joan gabe,

ondora etorri zaizkigun guztien

laguntza preziatuari esker,

bizirautea lortu dugu.

Hauxe da,

hain zuzen,

zuek guztiok jakitea nahi dudana:

Bizirautea lortu dugu bai,

baina ez politikoei esker,

zuen moduko pertsona xumeei esker baino.

Denen aurrean salbatzaile bezala

agertzen diren hauek,

ez dira gutaz arduratzen,

nahikoa dute

beraien burua saritzeaz,

beraien poltsikoa betetzeaz.

Gure gogoz kontra bada ere,

hor jarraituko dute.

Beraien gogoz kontra bada ere,

hemen jarraituko dugu,

bizirik gauden bitartean

bizirautea helburu.

 

 

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide