Maite Arrate-45: Desberdintasunak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko abe. 15a, 10:15

 

Desberdintasunak

 

Gure gizarte xelebre honetan,

gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna,

behin eta berriz,

agerian geratzen den

gure gizarte bitxi honetan,

emakumeen presentziaren igoera

harrigarria suertatzea,

harrigarria suertatzen zait.

Batzuek ezin dute onartu

emakumea gizartean

hartzen ari den garrantzia,

lan eskergaren ondoren

hartzen ari den garrantzia,

hain zuzen.

Pixkanaka-pixkanaka,

bere lekua hartzen ari da,

oraindik bere benetako lekua hartzeko

asko falta den arren.

Bizi baldintzen

normalizazioaren bidetik

goazela dirudi,

nahiz eta batzuentzat

bide hau onartzea

zaila suertatu,

niri beraien jarrera onartzea

zaila suertatzen zaidan bezalaxe.

Hauxe da gure gizarte berezia!!!

Hauxe da daukaguna!!!

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide