Maite Arrate-43: Gezur mingarria

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko abe. 1a, 11:52

Gezur mingarria

 

Nire bizitza osoa

gezur handi bat izan dela konturatzean,

nire gelan sartu

eta negarrari eman diot.

Urte guzti hauetan

gezur handi baten atzean

ezkutatzeko hautua egin dut,

egia mingarri bati

aurre ez egiteagatik.

Bapatean nire lagun batek

esandako hitz batzuk gogoratu,

eta segituan jabetu naiz

urte mordoan ezkutatzen

saiatu naizen gezur mardulak,

egia mingarriak baino

min handiagoa eman didala.

Nire gelatik irten,

komunean sartu

eta negarrez jarraitzen dut.

Ez dakit zer egin.

Zalantzaz beterik nago.

Nire bizitzak

porrot egin duela konturatzean,

komunetik irten,

jantzi eta kalera joan naiz.

Kalean nire lagunarekin

topo egin dudanean,

hauxe esan diot:

“Lehengoan zergatik esan zenizkidan

hitz malapartatu haiek?

Bizitza izorratu didazu!”

Laguna harrituta geratu da.

Ez daki zertaz ari naizen ere!

Baina oraingoan ere,

nire ezkutatzeko joerari eutsiz,

errazena egin dut:

Errua gainerakoei egotzi.

Azkenean nire gezurraren errua

nire lagunari leporatu nahi diot.

Posible al da?

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide