Maite Arrate-41: Minbizia

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko aza. 17a, 10:17

Sendabidea

   Minbizia :

            Lehen,

            haragia jaten zuen

            zernahi handitsu edo zauri.

            Gaur egun,

            handitsu gaiztoa,

            gorputz ehun bateko zelulak

            eragabeki haztean datzan

            eritasun oso larria,

            inguruko ehunetara hedatzeko

            joera duena,

            kantzerra.

            Minbizia :

            Ezjakintasuna,

            oinazea,

            beldurra.

            Minbizia :

            Trantze latza,

            beldurra.

            Minbizia :

            BELDURRA.

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide