Maite Arrate-40: Zauri irekia

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

 

Zauri irekia

 

 

         Zaurian atzamarra sartzeak,

            mesede ala kalte?

            Batzuetan komenigarria izaten da

            atzamarra barneratu

            eta barruko zikin guztia

            kanpora ateratzea,

            beste batzuetan,

            komenigarriagoa izan liteke

            atzamarra ezkutatu

            eta zikina bake-bakean lagatzea.

            Baina garbi daukadanez

            denborarekin barruko zikinak

            min handia eman dezakeela,

            berriro galdetuko dizuet :

            Zaurian atzamarra sartzeak,

            mesede ala kalte?

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide