Sei hilabete igaro dira
zuen lantokia itxi zenetik.
Langileen eskubide guztiak zanpatuz,
ezer gabe utzi nahi zaituztete.
Autoan lanera bidean,
egunero ikusten zaituztet
lantoki aurrean protestan.
Gaur zuei elkarrizketa bat egitea
egokitu zait.
Kazetaria naiz.
Deseroso aurkitzen naiz.
Hain egoera latzean daudenei,
ze galdera egin?
Bi minututan bakarrik,
nola laburbildu hemen dauden guzti hauek
nozitzen duten kalbarioa?
Denborarik ez,
eta azkenean hauxe atera zait :
“Naturaltasun osoz erantzutea
gustatuko litzaidakeen galdera bat
zuzenduko dizuet jarraian :
Nola sentitzen zarete?”
Galdera amaitzearekin batera,
lotura eten egin zaigu,
ezin izan dugu jarraitu.
Albistegiak bere bidea jarraitu du.
Hau ere gaizki atera behar!
Maite Arrate