Garrantzirik gabeko kontuei
izugarrizko garrantzia ematen
adituak gara.
Kontuak korapilatzen
eta arazoak bilatzen
adituak gara.
Gezurrak asmatzen
eta itxurakeriak egiten
adituak gara.
Aldamenekoa lelotzat hartzen
eta gertukoa iraintzen
adituak gara.
Aipatu bezala,
gauza askotarako
adituak garela dirudi,
gauza horien nolakotasunean dago gakoa!
Gauza zuzen bat ez!
Gure jakituria
beste kontu batzuetara
zuzenduko bagenu!
Maite Arrate