Maite Arrate: 36

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko urr. 13a, 10:36

Ukimen bulkadak

Nahigabe gure eskuek

elkar ukitu dutenean

sentitu dudana

ez dakit nola azaldu,

kalanbrea sentitu dudala

 esango nuke.

Berriro elkar ukitu dutenean,

hurbildu eta elkar laztantzen

hasi gara.

Gelditu ezinik,

elkarri eskua sartzen

jarraitu dugu.

Elkarren gainean eseri

eta gelditu ezinik,

korritu egin gara.

Segituan jazo da guztia.

Ez dugu praka bakeroen gogortasuna

sentitzeko denborarik ere hartu.

Arropa guztiak jantzita geunden arren,

ez dugu inolako arazorik izan

elkar hustutzeko,

itsatsita geratu gara.

Parke erdian egonik,

ez ginen ba hasiko

arropa guztiak kentzen!

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide