Gaur egungo
gizarte moderno honetan
askatasunari ematen diogun
garrantziaz jabetuta,
kontraesan bat aipatzea
gustatuko litzaidake.
Alde batetik,
gizakiak aske
hartu dituen erabakiak
aurkitzen ditugu.
Beste aldetik,
gizakiak aske
hartu dituen erabakiak
zigortzen dituzten arauak
aurkitzen ditugu.
Gizakiak aske hartu dituen erabakiak
zigortzen baldin badira,
non dago askatasuna?
Maite Arrate