Familia askotan
gertatzen da,
bai,
gehienetan.
Sekula ezer gertatu
ez balitz bezala
jokatzen dugu.
Dena dago ondo.
Dena tapatu eta ezkutatu
egiten dugu.
Denen aurrean
itxuroso azaldu
behar dugu.
Nola ez!
Familia normalek
egiten dituztenak
egiten ditugu,
gehienbat
ospakizunetan,
bakarrik
ospakizunetan,
eta begiratu hutsaz
ikusten da
gure arteko harremanak
oso sinpleak direla,
oso azalekoak direla...
dirudiena ez dela,
itxurakeria besterik
ez dela.
Maite Arrate