Egiten dudan
guztia,
gaizki iruditzen zaizu.
Esaten dudan
guztia,
gaizki hartzen duzu.
Mingostuta zaude.
Ezin dituzu
zure buruhausteak
konpondu.
Ez didazu
laguntzen uzten.
Zure arazo guztien
erruduntzat
jotzen nauzu.
Baina ez da horrela.
Ez horixe!
Zu zara
arazoak dituena,
zu.
Zu zara
pipertuta dagoena,
zu zeu.
Zeu zara
zeure buruarekin
gustura ez dagoena,
zeu.
Beste bideren bat
aurkitzen ez baduzu,
horrela jarraitu behar...
Norbere buruarekin
gustura ez dagoena,
ezin besteekin
gustura egon.
Nola ba!!!
Maite Arrate