MAITE ARRATE: 22

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mai. 26a, 10:46

Zein da egia?

 

 Jendeak

egia

jakin nahi du.

Politikoen egia,

ez da

gure egiaren berdina.

Telebistakoen egia,

ez da

gure egiaren berdina.

Euskal Herriko egia,

ez da

Espainiako egiaren berdina.

Gerratean dagoenaren egia,

ez da

gerratean ez dagoenaren berdina.

Sufritzen dagoenaren egia,

ez da

sufritzen ez dagoenaren berdina.

Gaisorik dagoenaren egia,

ez da

gaisorik ez dagoenaren berdina.

Zure egia,

ez da

nire egiaren berdina.

Nire egia,

ez da

zure egiaren berdina.

Zein da egia?

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide