Ekintza hau neskentzat da,
beste hau aldiz mutilentzat.
Ni Maite naizenez
horra joan beharko dut,
eta zu Josu zarenez
beste horretara joan beharko duzu.
Baina zergatik ezin dut joan
nik horra eta zuk hona?
Oraindik horrelako txorakeriekin
jarraitu behar al dugu?
Nik dakidala behintzat
izenak ez du izana mugatzen,
esanek min eman dezaketen arren.
Halere izanaren mina
esanen mina baino
sakonagoa izan ez dadin,
ahalegindu bere bidea jarraitzen.
Ni Maite naiz
eta futbola atsegin dut.
Ni Josu naiz
eta balleta atsegin dut.
Zer du txarretik ba?
Maite Arrate