Alde guztietara
begira nago.
Goialdera
begiratzen dut,
erdialdera
begiratzen dut,
behealdera
begiratzen dut...
Denean,
adreiluzko etxeak bakarrik
ikusten ditut,
adreiluzko etxe izugarriak.
Ez da beste ezer ikusten.
Ez dago beste ezer.
Denean,
gizakiaren eskua bakarrik
ikusten dut,
gizakiaren esku izugarria.
Zer egin dugu?
Zertan ari gara?
Hau al da
nahi duguna?
Maite Arrate