MAITE ARRATE: 17

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko api. 14a, 10:47

larritasuna

 

 Azkenengo egunak

larri antzean

igaro ditut.

Nahigabe,

neure burua

gehiegi estutu dut.

Estu-estu

egon naiz,

gertatuko denaren

beldurrez,

eta azkenean,

ez da

ezer gertatu.

Nire

beldur guztia

ezerezean

gelditu da.

Nire burutazioek

benetako estualdian

jarri naute.

Ni neuk,

neuk bakarrik,

benetako atakan

jarri dut

neure burua,

alfer-alferrik.

Gehienetan,

gertatzen dena,

ez da

guk pentsatu bezala

gertatzen.

Eta bitarteko estuasunak?

 

Maite Arrate

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide