MAITE ARRATE: 15

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

 

Ezkutaleku bila

            Gordetzen diren

            gauzen multzoa,

            gauzok gordetzen

            diren lekua:

            gordailua.

            Zenbat ezkutalekuren

            jabe zara?

            Gehiago zehaztuz :

            Besteen aurrean

            ondo geratzeko asmoz,

            zenbat gauza gordetzen dituzu?

            Gordailuan gauza gehiegi

            metatzen direnean,

            zer egin?

            Hustutzen hasi behar!

            Aurretik hustu ez izanaren penaz,

            hustutzen hasi behar!

 

 

Maite Arrate

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide