MAITE ARRATE: 13

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Askatasuna harremanetan

 

 

Ez daukat

zure eskakizuna betetzeko

 inolako arazorik,

 baina garbi izan

 neuk nahi dudalako

 beteko dudala,

 ez zuk agintzen didazulako.

 Agintzea libre da,

 baita jaramonik ez egitea ere.

 Halako agintea,

 halako erantzuna.

 Zure agindupeko

 nahi nauzun arren,

 ez naiz zurea,

 librea naiz.

 Ez ahaztu

 zure aginduak betetzera

 beharturik ez dagoen

 pertsona askea naizela.

 Zer nahi duzu?

Maite Arrate

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide